Barikuan, Soraluze Pilota Elkarteko zortzi pilotarik dituzte hitzorduak etxean. Batetik, Errendimendu Mailako bigarren faseko bi partida jokatuko dituzte.
Errendimendu mailakoak
Lehen partidan, Sugoi Zubizarretak eta Aitor Agirrek Oñatiko bikotearen kontra jokatuko dute; bigarren partidan, Heritz Loyolak eta Aratz Azkorbebeitiak Arrasateko bikotearen kontra jokatuko dute eta azkenik, Infantiletan Izei Muguruzak eta Pello Nogalesek jokatuko dute Eibarko bikotearen kontra.
Udaberri Txapelketa
Haien segidan, Udaberri Txapelketako ligaxkako azken partida jokatuko dute. Soraluzeko Pilota Elkartearen kasuan, orain arte Jurgi Rasconek eta Jon Gallastegik jokatu dute txapelketa baina Gallastegik min hartu du eta barikuan, Aitor Atxotegik jokatuko du bere ordez.