Azken postua uzteko aukera

Ander Gomez 2025ko ots. 7a, 14:31

Sorako Gorengo Erregionala 16. postuan dago sailkapenean eta bertatik irten ezinda egon da azken jardunaldietan. Asteburu honetan, ordea, 15. taldearen kontra dauka hitzordua: Anaitasuna B-ren kontra; eta, hiru puntuak lortuz gero, azkoitiarren gainetik jarriko lirateke Sorako mutilak.

Bihar, otsailaren 8an (zapatua), etxean jokatuko dute 18. jardunaldia dute Sorako nagusiek. Azkoititik etorriko den Anaitasuna B taldearekin neurtuko dituzte indarrak, 16:30ean, Ezoziko futbol zelaian. Denboraldiko hirugarren jardunaldian jokatu zuten elkarren kontra aurrenekoz eta, etxez kanpo izan arren, 0-2 markagailuan irabazi zuen Sorak, Iker Urkiriren (56') eta azken minutuko Hodei Valdiviesoren (90'+3') golekin.

Dena den, denboraldia ez da ondo suertatu ez bata ez bestearentzat. Egun, bi taldeak Gorengo mailako 2. multzoko azken postuetan daude: Sora 16. postuan dago, 13 punturekin; eta Anaitasuna 15.ean dago, puntu eskasera, 14 punturekin. Hortaz, Sorak irabaziz gero, azken aurreko postura igoko litzateke eta, hurrengo jardunaldietan, lana ondo eginda eta zorte apur batekin, sailkapenean gora egiten jarraitzeko eta erdigunearen lasaitasunera bueltatzeko aukera izango du. Ahalegin honetan, zalegoaren bultzada ezinbestekoa izango dela gogoratu dute klubetik, eta beste behin gonbidatu dituzte Ezozira igo eta taldea animatzera.

Pos. Taldea Puntuak JP IP BP GP
1 URKI CD 40 17 13 1 3
2 ORDIZIA KE 39 17 12 3 2
3 AMAIKAK BAT KE 34 17 10 4 3
... ... ... ... ... ... ...
14 IKASBERRI KE 14 17 3 5 9
15 ANAITASUNA FT B 14 17 4 2 11
16 SORALUZE CF 13 17 4 1 12

Gainontzeko taldeen partidak (aurkaria, tokia, ordua) Plaentxia.eus-eko Soraren blogean.