Iazko urtarrilean baino langabezia-tasa baxuarekin hasi da 2025a Soraluzen. Are gehiago, urte bukaeran baino baxuagoa da urtarrilean kontabilizatu duten tasa. Hala ere, %12ko langa gainditu egin du eta guztira, 215 langabe kontabilizatu dituzte Soraluzen. Debabarreneko gainerako herriei dagokienez, Eibarrek izan ezik, gainerakoek %9tik beherako langabezia-tasa dute.
2025eko urtarrileko datuen arabera, Debabarreneko herri guztietan egin du behera langabeziak abenduko datuekin alderatuta. Datu onenak Deban eta Mutrikun neurtu dituzte, bietan %7tik beherako langabezia-tasa kontabilizatuta.
Datu txarrenak, berriz, Eibarren eta Soraluzen neurtu dituzte, bietan %12tik gorako tasa kontabilizatuta, EAEko batez bestekoa baino nabarmen altuagoa.