Atzoko elkarretaratzean gogora ekarri zutenez, "milaka eta milaka euskal herritarrek Bilboko kaleak bete" zituzten urtarrilaren 11n, "behin betiko bakea, konponbidea eta elkarbizitza eskatzeko, behin betiko biolentzia ezberdinen biktimek merezi duten egia eta aitortza jaso dezaten eskatzeko, behin betiko euskal preso, iheslari eta deportatuek etxerako bidea urratu dezaten eskatzeko. Finean, urteetan zehar euskal gizartea kolpatu zuen gatazkaren ondorioak behin betiko amai daitezen eskatzeko".
Eta azpimarratu zuten aurrerantzean ere ildo beretik segituko dutela "behin betiko konponbidearen alde lanean" eta bide beretik jotzeko eta salbuespen legeekin amaitzeko eskatu zioten "euskal gizarteari, sindikatuei, alderdiei, eragile sozial eta politikoiei. Baita estamendu politiko eta judizialei ere".