Elkarretaratzearen amaieran herritar batek hartu zuen berba eta jakinarazi zuenez, atzo bi ertzainek deklaratu zuten Eibarko epaitegian eta gaur dago deklaratzera deitua ekainaren 5ean eskuin muturreko Desocupacyl enpresako kideak Ezozibidera etorri zirenean, autoritateari atentatua eta desobedientzia larria egin izana leporatzen dioten herritarra. Gaur, herritarraren deklarazioa hartu ostean, erabakiko du epaileak epaiketa egingo den ala ez.
Auziaren gaineko informazioa ematearekin batera, balorazio politikoa ere egin zuten: "guzti honek balio badu etxebizitzaren arazoaren gainean hausnartzeko, gaitzerdi".