Ia %100aren jarraipena

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 20a, 12:20

Avanzako langileen elkarretaratzea gaur goizean Donostian. Argazkia: ELA sindikatua.

Gaur, astelehena, azken greba eguna dute Avanza enpresako langileek. Oraingoz, behintzat. Langile Batzordeko ELA sindikatutik esan dutenez, eguenean elkartuko dira berriro, mobilizazio gehiago programatzeko, enpresak ez baitu “inolaklo mugimendurik” egin momentuz. Gaur goizean, berriz, elkarretaratzea ere egin dute Donostian, San Sebastian eguna dela aprobetxatuz.

Avanza enpresako langileek zapatuan hasi zuten azkeneko greba sorta eta gaur goizaldeko ordu bietan bukatuko dute. Beraz, ordura arte gutxieneko zerbitzuek funtzionatuko dute bakarrik.

Hiru egunekoa izan da azkeneko protestaldia, baina 2024 bukaeratik dagoeneko 13 egun egin dituzte greban.

ELA sindikatutik esandakoaren arabera, azkeneko greba hau ia %100aren jarraipena izaten ari da. Hala ere, oraingoz, enpresa ez da berriro ere harremanetan jarri Langile Batzordearekin. Joan den astean egon ziren elkarrekin batzaruta, baina langileek ez zituzten onartu enpresak egindako proposamenak eta protestan segitzea erabaki zuten.