Ia milioi erdi bisita izan ditu 'Plaentxia.eus'-ek

Egoitz Unamuno 2025ko urt. 20a, 15:33

2024an, Plaentxia.eus atariak jasotako bisitek %5 egin dute gora 2023ko datuekin alderatuta, eta baita bistaratutako orrialdeek ere. 

444.844 bisita izan ditu Plaentxia.eus atariak joan berri den urtean, eta, 2023arekin alderatuz gero, %5,4ko gorakada izan du; egunean, bataz beste, 1.220 sesio izan ditu. Ikusitako orrialdeei dagokienez, 1.054.744 izan dira 2024an, %5,4ko igoera erregistratuta. Bestalde, aipagarria da bisita guzti horien %77 mugikorretatik egin dela. Hauek izan dira iazko albisterik ikusienak.

Trafiko gutxiago sare sozialetatik 

Sare sozialetatik Plaentxia.eus atarira etorritako trafikoa ere garrantzitsua izaten da, baina, Behategiak emandako datuen arabera, 2024an 4 puntuko jaitsiera izan du. Iaz, zehazki 44.599 sesio etorri ziren sare sozialetatik (2023an, 58.428), trafiko guztiaren %9,9 (2023an, %13,7), %90 Facebook-etik. Alde horretatik, kontuan hartzekoa da iazko urtean zehar, Facebook-ek zailtasun gehigarri asko ezarri zituela Plaentxia.eus-eko albisteak publikatzeko, inolako azalpenik eman gabe, eta hori dela eta, sare sozial horretan publikatutako albiste kopurua txikiagoa izan zela. 

Hain zuzen, Pil-pilean eta Tokikomeko tokiko hedabideak sare sozialen erabileraren gaineko hausnarketa betean dira eta datozen egunetan jakinaraziko dute zein izango den etorkizunean aplikatuko duten politika.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.