Bihartik, autobusak greban

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 17a, 09:22

Avanza enpresako langileek ez dute onartu enpresak aste honetan mahai gainean jarritako eskaintza. Horrenbestez, aurrera egingo dute bihartik astelehenera bitartean egin asmo zuten grebarekin. Greba hasiko da zapatuan goizaldeko 02:00etan eta bukatuko da urtarrilaren 21ean goizaldeko 02:00etan.

Atzo, eguena, Avanza enpresako Langile Batzordeak langileekin batzarrak egin zituzten lan-zentro guztietan, Gasteizen, Arrasaten eta Donostian. Aste honen hasieran enpresak egindako proposamenak aztertu eta bozkatu zituzten, eta ez dituzte onartu.

Greba

Horrenbestez, bihar, domekan eta astelehenean greba egingo dute enpresako langileek. 02:00etan sartuko da indarrean greba eta urtarrilaren 21ean 02:00etan bukatuko da. Tarte horretan, gutxieneko zerbitzuak bakarrik eskainiko dituzte, baina enpresak oraindik ez ditu jakinarazi.