Gaur egun, eguenetan 11:15ean hasi eta 12:00ak arte indar ariketak egiteko taldea gidatzen du Goazen, Soraluze ekimeneko orientatzaile Anje Eskarzak. 2023an hasi ziren jarduera horrekin. Ordura arte luzaketa taldea zegoen, baina ez indar ariketak egiteko talderik eta hutsune hori betetzeko bideratu zuen eskaintza Goazen, Soraluzek.
Aretoa txiki
Anje Eskarza kirol orientatzaileak esandakoaren arabera, oso erantzun positiboa jaso du eskaintzak eta iazko azken hilabeteetan 25 bat lagun elkartzen hasita ziren Araneko kiroldegian, aretoa txiki geratzeraino. Hori ikusita, bigarren talde bat sortzeko aukera aztertzen hasi ziren Goazen, Soraluze ekimenean, eguenetako lehena bukatu eta segidan, 12:00etatik 12:45era bitartean elkartzeko. Hori erabakitzeko, urte hasiera zelan hasten duten ikusiko dute.
Edozeinendako eskaintza
Gaur egun, indar ariketen taldean denetariko partaideak daude, baina gehienak dira erretiratuak. “Edozein joan daiteke taldera, adin guztietako jendeak parte har dezake, baina ehuneko oso handi bat erretiratua da, ordutegiarengatik. Dena den, edozein etor daiteke, baita mugaren edo zailtasunen bat duena ere, haiendako alternatibak topatzen ditugu”.