Gehiago izan arren, galdu egin zuen Sorak

Erredakzioa 2025ko urt. 12a, 09:38

Atzo, Zarautzen jokatu zuen Sorako Erregional mailako taldeak oporren osteko lehen partida eta 1-0 galdu zuen. Gogotik saiatu ziren Sorakoak, gol aukerak ere izan zituzten eta Zarautz baino gehiago izan zen Soraluzeko taldea, baina, zarauztarrek lortu zuten partidako gol bakarra eta markagailuari eutsi egin zioten norgehiagoka osoan. Bideoan, Soraren aukeretako batzuk.

Bizia izan zen atzo Sorako Erregionalek jokatutako partidaren lehen zatia. Bi taldeek izan zituzten gol aukera garbiak eta baita sustoak ere, baina, atsenealdia iristear zela, 45. minutuan sartu zuen Zarautzek partidako gol bakarra.

Bigarren zatian, ia ez zuten zapaldu Soraren area, etengabeko presioan ibili ziren Sorakoak Zarautzi eraso eta eraso eginez , baina ez zuten lortu baloia sareratzerik eta Zarautzen geratu ziren hiru puntuak.

Partidan sei txartel hori atera zituen arbitroak, horietatik bi Sorakoendako; beste laurak Zarautzeko jokalariendako izan ziren, baita gorri bi ere, bat hangoen bankilloko teknikari batendako eta bestea erretiratu egin zuen gerora, epailea erratu egin baitzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.