Bihar, berriro plazara

Erredakzioa 2025ko urt. 12a, 13:54

Bihar, astelehena, Plaza Berrian elkartzeko deia egin du Soraluzeko Pentsiodunen Mugimenduak. Gabonen osteko lehen elkarretaratzea izango da eta besteak beste, Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura bilketa zertan den jakinaraziko dute bertan. 11:45ean da hitzordua.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren eskutik egingo dute Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura bilketa. Iragarri zutenez, bihar hasi eta lau hilabetez ibiliko dira sinadurak batzen.

Poesia lehiaketa

Horrez aparte, besteak beste, Olerkipentsiotan izenburua duen poesia lehiaketa abiaraziko dute, euskaraz, gaztelaniaz zein frantsesez. Otsailaren 15era arteko epea eman dute poesiak bidaltzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.