Gaur, alebin bigarren mailako Aitor Agirre eta Sugoi Zubizarreta pilotari soraluzetarrek eskuz binakakoa jokatuko dute Tolosako bikotearen kontra. 19:00etan hasiko da partida, Araneko frontoian.
Idiazabalen eta Zaldibian
Elkarteko beste bi bikotek, berriz, kanpoan jokatuko dituzte partidak, biek ala biek gaur. Batetik, alebin lehen mailako Joar Alustizak eta Aratz Azkorbebeitiak Idiazabalen dute hitzordua, 18:00etan hasita laugarren partida jokatuko dute. Eta Zaldibian, berriz, Soraluzetik Ekain Ariznabarretak eta Unax Loyolak jokatuk dute bertakoen kontra.