0 KM KOMERTZIOAK

Atzo zozketatu zuten 500 euroko saria Bizikaleko ordezkariek

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 8a, 17:19

Atzo iluntzean, martitzena, Triskel saltokian egin zuten Bizikaleren Gabonetako sariaren zozketa, bideoz grabatuta, erakusteko zozketa garbia izan zela. Irabazleak Bizikaleren saltokietan gastatzeko 25 euroko 20 bonu eskuratuko ditu, guztira, 500 euro. Merkatari elkartekoek erabaki zuten saria bonu bakarrean baino 20 bonutan partituta ematea, hartara, saridunak aukera izango du bonuak herriko saltoki baten baino gehiagotan erabiltzeko. Bihar, eguena, goizean emango diote saria irabazleari. Bideoa: Bizikale Merkatari Elkartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.