Urteko langabeziarik altuenarekin amaitu zen 2024a

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 8a, 10:01

Atzo, urtarrilak 7, helarazi zituzten abenduko langabezia datuak eta horrenbestez, 2024 osokoak batzen dituen taula -barruan ikusgai-. Datu horien arabera, langabeziak gora egin zuen abenduan. Urteko tasarik altuena markatu zuen, %13,27koa eta eskualdeko altuena izan zen hori. Debabarrenean ere, oro har, gora egin zuen langabeziak.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak helarazitako datuen arabera, urteko langabezia tasarik altuenarekin bukatu zen 2024. urtea Soraluzen, %13,27ko tasa. 

Urte amaiera izanda, urte osoko datu taula helarazi dute eta bertan ikusten denez, abuztura arte, beherantz egin zuen langabeziak udalerrian, baina udan goranzko joera hartu eta halaxe segitu zuen urtea bukatu arte.

Debabarrenari begiratua eginez, Deban izan ezik, gainerako udalerri guztietan egin zuen gora langabeziak urteko azkeneko hilabetean. Horren ondorioz, eskualdeko batez bestekoa ere goratu egin da. Dena den, bakarrik Eibarrek eta Soraluzek gainditzen dute %10eko langabezia tasa eta bien artetik, Soraluzek du altuena. 

2024ko langabezia tasak herriz herri

Segidan ikusgai Debabarreneko udalerrietako 2024ko langabezia tasak: