Avanza autobus enpresako langileek greba egingo dute bihartik

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 4a, 09:01

Avanza Movilidad Gipuzkoa autobus enpresako langileek beste hiru greba egun iragarri dituzte bihartik hasita. Hain zuzen, urtarrilaren 5ean, 17:00etan hasi eta urtarrilaren 7ko 24:00ak arte egingo dute protesta. Ondorioz, bihartik, gutxieneko zerbitzuak izango dira bakarrik –barruan ikusgai-.Arazoek bere horretan segituko balute, urtarrilaren 18an, 19an eta 20an beste hiru egunez egingo dute greba.

2024. urtea bukatu zuten moduan hasiko dute 2025a Avanza autobus enpresako langileek: greba eginez. Atzo, barikua, egin zuten langileen asanblada eta ELA sindikatutik esandakoaren arabera, langileen gehiengoak onartu zuen greba egitea urtarrilaren 5ean, 6an eta 7an eta eta urtarrilaren 18an, 19an eta 20an.

Momentuz, bihar hasiko den greba iragarri dute publikoki. Bihar, urtarrilak 5, 17:00etan hasiko dute hiru eguneko protesta eta urtarrilaren 6an eta urtarrilaren 7an egun osoan egongo dira greban.

Segidan ikusgai eskainiko dituzten zerbitzu minimoen ordutegiak: