'Behin betiko' leloarekin, elkarretaratze jendetsua egin dute presoen etxeratzea aldarrikatzeko

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 31a, 20:07

Gaur, 2024ko azkeneko egunean, 75 bat herritar elkartu dira euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko, oraindik indarrean dauden salbuespeneko neurrien eta legeen amaiera eskatzeaz bat. Behin betiko etxera leloa zuten pankartak eskuetan, Plaza Berrian aldarrikatu dute bakea, konponbidea eta elkarbizitza. Ildo beretik, gogora ekarri dute urtarrilaren 11n Bilboko kaleetan dutela hurrengo hitzordua, “gatazkaren konponbideari aterabide integrala” eskatzeko. Soraluzetik autobusa izango da bertaratzeko eta izenak Bolian eman daitezke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.