BIDEOAK eta ARGAZKIAK

Umorea eta giro paregabea San Silvestre lasterketan

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 31a, 13:26

Polito eta giro paregabean egin dute San Silvestre lasterketa gaur goizean. Partaide gehienek jantzi dute mozorroren bat eta umoretsu hasi eta bukatu dituzte erdiguneari eman beharreko bost bueltak, 4 km. Hotz galanta egin arren, askok bukatu dute izerditan blai. Hori bai, guztiek eskertu dute amaieran zain zuten txorizoa, txokolatea zein salda beroa. (ARGAZKI SORTA BARRUAN IKUSGAI) 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.