Euskal presoen egoerari amaiera emango dion “aterabide integrala” aldarri 31ko elkarretaratzean

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 30a, 13:11

Urtearen amaierarekin batera, euskal presoen aldeko 2024ko azken elkarretaratzea egingo dute bihar, abenduaren 31n, Sare Mugimenduak deituta. Besteak beste, protestaren bitartez, gogora ekarri nahi dute “ETAk bere jarduera amaitutzat eman zuela 13 urtetara oraindik ere, 124 euskal preso” daudela espetxean, “20 euskal herritar inguru iheslari eta deportatu artean”. Halaber, urtarrilaren 11ko manifestazioa ere izango dute berbagai. Bihar, 19:30ean elkartuko dira Plaza Berrian. 

Urtea amaierako egun berezietan ere euskal presoak gogoan izango dituzte Sare Mugimenduak deitutako elkarretaratzean parte hartuz. Bihar, 19:30ean Plaza Berrian elkartu eta oro har, aldarrikatu nahi dute “gatazkak utzitako ondorioekin amaitzea premiazkoa” dela “euskal herritarrontzat, behar bat da sufrimenduak gehiago ez luzatzea”. 

Ildo beretik, uste dute “eragile sozial eta politikoen, sindikatuen, alderdien eta gizartearen ardura” dela, oro har, “etorkizunera begira jarri eta salbuespenekin amaitzea, sufrimenduarekin amaitzea, gatazkaren konponbideari aterabide integral bat eskaintzeko lanean aritzea”. 

Eta esplikatuko dute horregatik elkartuko direla urtarrilaren 11n Bilbon La Casillatik hasiko den manifestazioan, “aterabide integral bat eskatzeko, euskal preso, iheslari eta deportatuek etxerako bidea urratu dezaten, biolentzia ezberdinen biktimek egia jakin dezaten, aitortuak izan daitezen”.