Ipini dute ur beroa Mesedeetako egoitzan, behin-behinean bada ere

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 27a, 16:46

Ipini berri dute ur beroa Mesedeetako egoitzan, behin-behinerako bada ere. Halaxe jakinarazi du Unai Larreategi alkateak. Hark gaineratu duenez, berogailu batzuk ere eraman dituzte, lur-jausiaren ondorioz berogailu sistemaren zati bat hondatu egin baitzen eta horri ere aurre egiteko, "beraz, probisionalki martxan dena", esan du alkateak. 

Lur-jausiaren beraren konponketari edo egonkortzeari dagokionez, berriz, alkateak esan du lehenengo aztertu behar dela ondo nondik eta nola hasi hori konpontzen. Dena den, aurreikuspena da denbora beharko dutela konponketarako.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.