Unai Larreategi alkateak jakinarazi duenez, udal ordezkariak, alkatea tarteko, lurjausia gertatu zeneko lekuan izan ziren eta aseguruari eman diote gertatu denaren parte. Peritoa ere abisatuta dago eta hura etortzeko zain daude kalteen larritasunaren zenbaterainokoa zehatz jakiteko.
Gaineratu duenez, ahaleginduko dira ahalik eta azkarren hura guztia txukun ipintzen baina lurjausia ezin izango da egun batetik bestera konpondu, horrenbestez, lehentasuna izango da ahalik eta lasterren egoitza ur beroz hornitzea; ze berogailua baduten arren, egoiliarrak ur bero barik gelditu dira lurjausiaren ondorioz.