- URTEA
- UZTAILEAN:
- Kiroldegiko estalpean eguzki panelak ipintzeko proiektua bukatu zen (72.736€)
- Udalak eta UR kontsortzioak izenpetutako hitzarmenaren baitan.Baltegietako euri urak bideratzeko proiektua, Mendiolako industrialdean eta Zeletako auzunean, Ur hornidurako hodia zahar berritzeko lanak gauzatu ziren. (28.000€)
- Etxaburuetako Ur txorroen parkea martxan ipini zen (850,01€)
- Pascual Churruka eraikinaren eraisketa lanak burutu ziren. Etorkizunera begira, Udalak Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailarekin hitzartutako babes ofizialeko 29 etxebizitza eraikitzeko aurreneko fasea burutuz.
- IRAILEAN:
- “Debabarrena berritzen”programaren bigarren edizioa eta “Emakumeak, talentuak eta aukerak” programak abiaratu ziren. Aurreko agintaldian, herri mailan daukagun langabezi tasa altuari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Alduandiarekin elkarlanean, bi programa hauek martxan ipini ziren. Alde batetik; herriko gazteei formazio saioak emateko ( Olaldeko lantegi eskolan) eta emakumeak alduntzeko eta formazio saioak emateko, Kalebarren 8ko Gizarteratze bulego berrian.
- Kiroldegiko ikastaroetan tarifa finkoa ezarri zen.
- URRIAN:
- Deba ibaiko paisaiari eta presei buruzko herri partaidetza prozesuari hasiera eman zitzaion.
- Herriko dendetan erosketak egiteko laguntza-bonoak banatu zituen udalak.
- AZAROAN:
- “Armagintza Soraluzen” liburuaren aurkezpena egin zen ( Felix Arizagaren eskutik)
- “ Blues Hotsaren” jaialdiaren bostgarren edizioa gauzatu zen.
- ABENDUAN:
- Haur eta nerabeen kontseiluak aktibatu ziren. Aurreko agintaldian sortu zirenak, Gazteriako batzordearen eskutik.
- URTEA
- URTARRILEAN:
- Zeleta, Olea eta Atxuriko asfaltado lanak gauzatu ziren ( 54.659,73€)
- Itxaropenako terrazari irisgarritasuna bermatzeko igogailua berria eraiki zen( 49.000€)
- OTSAILEAN:
- 2024ko aurrekontu proiektua onartu zen. 8.250.543€
- Udalak, diru-laguntza deialdia zabaldu zuen ekintzailetza eta tokiko enpresen ondorengotza bultzatzeko. Aurreko agintaldian martxan ipinitako dirulaguntza deialdiaren bigarren edizioa.
- MARTXOAN:
- Herri mailako etxebizitzaren egoeraren diagnostikoa egiteko udalak inkesta jarri du martxan.
- Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen (TEK) inguruko prozesua abiaratu zen. Aurreko agintaldian, Aldunditik lortutako 247.000€-tako dirulauntzari esker.
- Udal Web gunea zahar berritu zen. Aurreko agintaldian aurreikusi ziren 10.000€-ri esker.
- Soraluzen, Denon kaleak herri partaidetza prozesua martxan jarri zen.
- APIRILEAN:
- Katamarren ume-txokoak ateak ireki zituen.
- Estaziñoko egurrezko parkearen mantentze lanei hasiera eman zitzaien. Haur parkea txukunduz.
- Ezozibidea berritzen birgaitze integraleko programari atxikitako etxebitza-eraikinetako obrei hasiera eman zitzaien.
- MAIATZEAN:
- Bertakoak diren zuhaitzak landatzeko dirulaguntza berria lortu zen. 4.224 zuhaitz (47.869€)
- JendartEKIN proiektua martxan jarri zuen udalak.
- Zakarrontzi berriak ipiniko ziren herrigunean. 20 zakarrontzi berri.
- Ur Txorroetako parkean berrikuntza lanak. Petralanda Eraikuntza enpresaren eta Olaldeko lantegi eskolako langileen eskutik.
- Kolunbario berria hilerrian ( 9.000€)
- EKAINA:
- Gizarte Zerbitzuen Departamentuak, pentsioak osagarritzen laguntzeko hitz orduak eskaini zituen. Abenduan pentsiodunek aurkeztutako mozioari bide emanez.
- Lur sailak erosteko dirulaguntza berria lortu zuen udalak, Aldunditik (10.000€)
- ABUZTUA:
- Arane Kiroldegiko pilotalekua margotu zen(10.744€)
- IRAILA:
- Plaentxi Herri Ikastetxeko Eskolako irisgarritasun lanei hasiera eman zaie ( 777.000€) Aurreko agintaldian; Eskolako Zuzendaritza eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin elkarlanean landutako proiektua dugu, eraikinari irisgarritasun integrala emango diona.
- URRIA:
- “San Andres Auzoko baserriak” Liburuaren eurkezpena Francisco Javier Larrañagaren eskutik.
- Gabolatseko zubi berria eraikitzeko lanei hasiera eman zitzaien (888.603,08€) Aurreko agintaldian Udalak-URA Agentziarekin elkarlanean adostutako proiektua.
- Kiroldegiko aldagelak zahar berritzeko lanei haiera eman zitzaien (138.000€) Aurreko agintaldian landutako eta diruz hornitutako proiektua.
- Zubiaga eta Oleako presetan datorren urtean aktuatuko da; Olabarrena eta Igaretako presekin ariketa konplexu eta zainduagoa egingo da.
- AZAROAN:
- SAPAko estalpearen zahar berritze lanei bukaera eman zitzaien (190.000€) Gipuzkoako Foru aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari esker gauzatutako proiektua.
- "Blues Hotsak", musika beltza oinarri duen jaialdiaren VI. edizioa gauaztu zen.
(Beltzez azpimarratuta, aurreko agintaldian landu, adostu eta finantzazioa lortutako proiektuak nabarmendu nahi izan ditugu.)
2024ko AURREKONTU PROIEKTUA
2024ko aurrekontu proiektuak jasotzen zituen egitasmo, proiektu eta inbertsioen zerrendaketaren errepasoa egingo dugu orain. Zeintzuk gauzatu diren eta zeintzuk ez jakiteko:
- Plaza Zaharra ibaira-lotzeko proiektua. Kalebarren 24ko eraikina eraisteko eta ibai aldera armailak egiteko 46.548€ aurreikusi ziren. Proiektua esku artean daukagu eta 443.000€-tako aurrekontua suposatzen du. Udal gobernuak 246.000€tako aurreikuspena egin zuen baina motz gelditu zen. Proiektuek kostatzen duten kostuaren errealitateaz jabetu dira. ( Baño de realidad). Plenoko gai ordenaren bigarren puntuan kreditu aldaketen berri eman da. Zoritxarrez hauetan ez da jasotzen beharrezkoa den diru zenbatekoa proiektua gauzatu ahal izateko. Ez dakigu udal gobernuak proiektua gauzatu ahal izateko, finantzazioa nondik lortuko duen.
- Kiroldegiko padel pista estaltzeko 20.000€ aurreikusi ziren. Udal gobernuak jakinarazi zigun Lersundiko Jauregiaren proiektuarekin batera landuko zuela U-guneko estalpearen proiektua ere. Gure arridurarako,Jauregiaren proiektua mahai gaineratu zutenean jabetu ginen ez zutela estalpea. Azaroko kiroletako batzordean jakinarazi ziguten padel pistaren proiektua begira daudela karpa antzerako bat ipintzeko. Gaur da eguna, aurrekonturik ere ez daukagula. Proiektua 2024an, aurreikusi bezala, ez da gauzatu.
- Espazio publikoen erabilerak egokitzeko 20.000€ aurreikusi ziren. Ur-txorroen parkea egokitu da aurretik aipatu bezala.
- Hiri Mobiliario berrizteko 30.000e aurreikusi ziren. Hauetatik 15.000€ erdigunetik aparte geratzen diren auzoetarako izango dira. Dakigunez zakarrontzi berriak ipini dira erdigunean. Herriko auzoetan zaharrak kendu dira baina lehen zeuden beste, ez dira ipini. Neurri honek herritarren kexak izan ditu. Loralde auzoan barandilak margotu dira eta bankuren bat txukundu da, besteak beste.
- Kiroldegiko frontoia margotzeko 10.000€ aurreikusi ziren. Abuztuan burutu dira margoketa lanak.
- 0-4 urtekoentzat gunea atontzeko eta nerabeen gune komunitariorako 11.000€. Haur parkeak berritzeko 5.000€. Aurrez aipatu bezala, apirilean zabaldu zituen Katamarren haur txokoak ateak. Nerabeen gune komunitarioari dagokionean. Oposiziotik, behin eta berriz galdatutako proiektua izan zen aurreko agintaldian.Gaur da eguna, ez daukagula inongo berririk.
Estaziñoko haur parkeko zahar berritze lanak apirilean burutu ziren.
- Hilerrian errautsentzat kolunbarioa ezartzeko 9.000€ aurreikusi ziren. Maiatzean ipini zen.
- Herritarrentzako komunikazio hobetzeko 14.000€. Mugikorretako aplikazioa,zeinetatik herritarrek udalari zuzenean eskaerak egin eta erantzunak jasotzeko aukera izateko. Ez daukagu aplikazioaren berririk. Komunikazio aldetik egin den bakarra, udal web gunea zahar berritzea izan da. Aurreko agintaldian aurreikusitako 10.000€-ri esker.
- Hirigintza eta energia azterlanetarako 65.000€ aurreikusi ziren. Ondorengo proiektuak landu dira:
- Futbol zelaiko aldagela-taberna berriztea. Ez daukagu lanen kostuaren aurrekonturik ezta proiekturik ere ez.
- Kiroldegiko efizientzi energetikoaren azterketa egin da. Ondorioztatu da ez dagoela aukera askorik neurri berriak esartzeko energiaren kontsumoa murrizteko. Aurreko agintaldian eraikinean egin ziren zahar berritze lanek ( Argiteria guztia led sistemara aldatu zen, Kiroldegiko estalpean eguzki panelak ipini ziren, kultur guneko leihoak zahar berritu ziren) ikusten denez energiaren kontsumoa murrizteko neurri baliagarriak izan direla argi gelditu da.
- Musika eskolako proiektua.Eraikinari irisgarritasuna emateko igogailu berria 935.188,67€+ Eraikineko fatxada eta estalpearen zahar berritze lanen zenbatekoa 495.000€. Guztira= 1.430.188,67€ tako proiektua landu da.
- Gabolatseko Igogailu berria ( Gabolats 17,19 eta 21,23,25,27eta 29 komunitateei risgarritasuna emateko proiektua: 665.000€ -tako proiektua landu da.
- Erregetxeko orubean erabilera anitzeko gune estalia + goiko aparkalekuari irisgarritasuna emateko igogailu berriaren proiektua:1.576.114,54€-tako proiektua landu da.
- Lersundi Jauregiaren proiektua.157.904€-tako inbertsioa suposatuko luke. Proiektuaz gain, eraikina ekipatu eta erosi beharko litzateke. Alkatearen hitzetan; guztira +/- 2 miloiko kostua suposatuko luke proiektuak.
Proiektu guzti hauek esku artean ditugu, orain galdera ondorengoa izango litzateke? Lan hauek gauzatu ahal izateko finantzaketa nondik lortuko du udal gobernuak? 2025ko aurrekontu proiektua aurkezten denean, ikusiko dugu, lan guzti hauek gauzatzeko partida ekonomiko zehatzak aurreikusten diren edo ez.
- Etxebizitza diagnostikoa egiteko 18.114€. Diagnostikoa gauzatu da. Udalak diagnostikoan jasotako emaitzak lantzeko eta hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko helburuarekin, hiru hilabetez, pertsona bat kontratatu du lanketa hau egiteko. Diagnostikoaren emaitzen berri, agerraldi publiko batean, ematekotan gelditu ziren . Aurkezpena ez da egin.
- Baso politikan lurrak erosteko 10.000€ eta Tantai koperatiban bazkidetzeko 1.000€-tako partida. Lur berriak erosi dira eta bazkidetza gauzatu da. Gure taldearentzat, Muskiritzuko mendi lerroa balorean jartzeko proiektua herri mailako proiektu estrategikoa da. Naiz gobernuan egon naiz oposizioan proiektuaren alde egingo dugu.
- Kultur arloan arte obrak erosteko fondoa sortu da 6.000€. Ondarearen berreskurapenerako 3.000€ eta herriko erraldoiak sortzeko prozesurako 1.000€ jarri dira.
Bi arte obra erosi ditu udalak (bi kuadro):
- Zumetarena; 3.000€tako kostuarekin( Obraren erosketaren berri kanpotik enteratu behar izan gara. Gaiaz galdetuta erostearen arrazoia “ Zerbait erostearen truke etorriko zela Zumeta” jakinaraiz zigun. Ez dugu uste herrira artistak etortzeko, udalak obligazioa izan beharko lukeela, arte obrak erostekoa.
- Koldobika Jauregiren (OCASO) 3.900€+Bez-aren kostuarekin.Galdetuta zein den obra hauek erostearen helburua, aurrez udalak kuadro pila izanda udal biltegian, jakinarazi zaigu aztertzen dabiltza zer egin hauekin. Proposamen bezala, Lersundi Jauregia zahar berritzean, bertan museo bat egokitzeko proposamena luzatu dugu.
Azkenik;Ondarearen berreskupenari dagokionean ez da ezer zehatzik egin eta herriko erraldoiak sortzeko prozesua ez da gauzatu.
- Familien Esku-hartzeko lana indartzeko eta kale hezitzaileen proiektua martxan jartzeko. Horretarako partida 30.000€-tatik 100.000€-tara igo da. Gaur da eguna kontratu berria esleitzeko pleguen zirriborrorik ere ez daukagula. 2024ko aurrekontu proiektuak, ikuspegi ekonomikotik partidarik handiena zuen Familien esku hartze proiektua ez da martxan jarri.
- Kontsumitzaile bulegoa sortuko da uztailetik aurrera horretarako 5.000€tako partida aurreikusi da. Bulegoa ez da martxan jarri guk dakigunez.
Bestalde; azken urte erdian izan ditugun batzorde desberdinei dagokionean, ondorengo gaiak azpimarratzea nahiko genituzke:
Garapen ekonomikoa, industria eta enpleguko batzordea:
- Azken 18 hilabetetan 2 deialdi izan ditugu. Azkena ekainaren 11an. Pertsona bat kontratatu da Enpresekin harremana dinamizatzeko, Bizikalerekin hartu emanan sendotzeko eta gizarte/ laneratze prozesauk bultzatzeko helburuarekin. Ez daukagu lanketa honi buruzko informaziorik.
Pertsonaleko batzordea:
- Langileen lanpostuen balorazio ekonomikoa. Aurreko agintaldian martxan ipini zen prozesua. Urriko pertsonaleko batzordean gaiaz galdetu genuen. Batzordeburua den alkateak jakinarazi zigun azaroko batzordean emango zigula balorazio ekonomikoaren berri. Azaroan ez zen batzorderik izan eta abenduko batzordean ez zen gaiaren berririk eman. Ez dakigu noizko izango dugun balorazioa ekonomikoa, guzti honek, udal langileentzat suposatzen duenarekin baita udal diruzaintzarentzat ere.
- Udaltzaingoaren zerbitzua edota hobeto esanda udaltzaingo zerbitzu eza. Esango genuke, desastre bat izan dela udaltzaingoaren zerbitzuaren kudeaketa 2024. urtean. Zenbat egunetan ez dugu udaltzaingorik izan? Udaltzaingoaren burua, alkatea da eta behin baino gehiagotan gaiaz kezkatuta gaudela esan diogu. Asteleheneko pertsonaleko batzordean alkateak jakinarazi zigunak, urtea era tamalgarrian bukatzeko, errematea izan da.
Ogasuneko batzordea:
- 2025 ko aurrekontua. Aurten ere berandu dabil udal gobernua aurreko urtean bezala. 2024ko aurrekontu proiektua otsailean onartu zen. Kontutan izanda, udal aurrekontua, udal gobernu batek duen tresna ekonomiko-finantzieroa dela herriak dituen behar eta gabeziei aurre egiteko… Noizko aurreikusten du udal gobernuak aurrekontu proiektuaren zirriborroa auzkeztea?
Alderdien arteko adostasunaren apurketa unilaterala:
- Zinegotziek batzorde eta plenoetan parte hartzeagatik jasotzen dituzten dieten zenbatekoak. Agintaldia hasi eta berehala, EHBilduko udal gobernuak, zinegotziei ematen zaizkien dieten zenbatekoak aldatu zituen. Erabakia unilateralki hartu zuten alderdien artean adostutakoa bertan behera utziz.
- Bizikidetza mahaia. San Andreseko Murala. Alkateak unilateralki, San Andreseko frontoian murala egiteko baimena eman zuen. Bizikidetza mahaia osatzen dugun( EAJ/PNV eta PSE-EE-ko ordezkarien) eritziaren aurka.
- Merlin proiektua. Aurreko agintaldian adostu zen proiektuaren inguruko kanpo komunikazioari dagokionean, austura eman da. Alkateak; Oleako eta Zuloagako presen erabakiaren berri, urriko Pil Pilean herri aldizkarian egindako elkarrizketan eman zuen.Ondoren, Azaroko alean, beste alderdiok, gure eritzia eman behar izan genuelarik.
Laburbilduz; Benetan udal kudeaketan,balantze ESKASAGORIK ez dugu azken urte hauetan ikusi. Eta eskatzen dugu, 2024ko aurrekontuaren exekuzioa maila zein izan den jakitea.
Kontutan izanda, Udal gobernuak; 2 PERTSONA dituela LIBERATUTA eta GEHIENGO ABSOLUTUA ( 11 zinegotzitik 6 dituela)
Udalaz kanpora begira, herritarrek helerazten digute herri mailan, “Hay una dejadez total!!” Euskarazko “dejadez”: Utzikeria,Txukuntasun falta,alferkeria, nagikeria, arduragabekeria, axolagabekeria… bezala itzuli dezakegu.(Soraluzen, denon kaleak izenburupean martxan ipinitako herri partaidetzan prozesuan ere azaldu ziren herritarren aldetik kezka hauek)
Egoera honen adibide garbiak, besteak beste:
- Alde zaharreko piboteak oraindik izorratuta jarraitzen dute. Guzti honek herritarrentzako suposatzen dituen arazoak medio. Maiatzean argitaratu genuen prentsa ohar batean salatu genuen egoera. Gaur arte!
- Zakarrontziak .Ugari kendu dira baina berriz berririk ipini ez.
- Patinete elektrikoak erregulatzeko ordenantza. Arautegia landu genuen . Udal gobernuak jakinarazi zigun erabiltzaileekin bilera bat egingo zuela ordenantza adosteko. Ez dugu berririk.
- Eta ez dugu ezer esango bidegorrian dauden ponien egoeraz….
“Baño de realidad”
Azken 8 urtetan, oposizioan egotetik, orain azken 18 hilabete hauetan, udal gobernuan egotera igaro zareten honetan, orain jabetu zarete zein den udalerriaren benetako errealitateaz eta erabakiak hartzeak suposatzen duenaz. Arestian, erabakiak erizpeiderik gabe, hausnarketarik egin gabe, “a salto de mata” hartzen genituela leporatzen zeniguten…Zer esango dugu guk orain???
2023ko hauteskunde kanpainan; EHBILDUren lelola, PIZTU SORALUZE izan zen. Agintaldi berrira begira, arlo desberdinei dagokionean, egin behar zenutenaren berri emateko zenbait bideo plazaratu zenituzten.Urte erdi igaro dira udal gobernua hartu zenutenetik eta zoritxarrez, herri mailan, ez dugu ezer piztu denaren zantzurik ikusten, alderantziz....