Pilota Eskolako Gabonetako lagunartekoak jokatuko dituzte gaur

Erredakzioa 2024ko abe. 20a, 09:02

Gaur, barikua, Pilota Eskolako Gabonetako lagunartekoak jokatuko dituzte, Araneko frontoian, 17:00etan hasita. Zazpi partida jokatuko dituzte urteari amaiera emateko. Aukera baliatuta, Soraluze Pilota Elkarteko materiala erosteko aukera emango dute.

Gaur, Soraluze Pilota Elkarteak eskaintzen duen pilota eskolako pilotari gaztetxoak izango dira nor baino nor gehiago Araneko frontoian. 17:00etan hasita, zazpi partida jokatuko dituzte, Aitor Atxotegi entrenatzailearen eta frontoira joango diren gurasoen eta lagunen begiradapean. Modu horretara agurtuko dute urtea pilota elkartekoek.

Horrekin batera, gaurko hitzorduan aukera izango da Soraluze Pilota Elkarteko sudadera, kamiseta zein eskuko poltsak erosteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.