Bihar Soraren partida

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 18a, 18:13

Datozen data berezien eraginez, asteburuan barik, bihar, eguena jokatuko du Sorako Erregional Mailako taldeak ligako jardunaldiko partida. Azpeitiko Lagun Onak taldea izango du aurkari, 19:30ean Ezoziko futbol zelaian. Gainerako mailetako taldeei dagokienez, Infantil A taldeak eta I. Kadeteek etxean jokatuko dute eta gainerakoek kanpoan. 

Bihar, 19:30ean zelairatuko dira Sorako Erregional Mailako mutilak Azpeitiko Lagun Onak taldearen kontrako norgehiagoka jokatzeko. 

Aurten, makal samar hasi dute denboraldia, jokatutako 12 partidetatik 2 irabazita, beraz, bihar jokoan dauden hiru puntuak ongi etorriak izango lirateke etxekoendako. Are gehiago kontuan izanda aurkari izango duten Lagun Onak taldea sailkapenean azpitik dutela.

Sorako gainerako taldeei dagokienez, berriz, etxean jokatuko dute Infantil A taldeak, zapatuan, Zestoaren kontra -11:00- eta I. Kadeteek domekan, Debako Amaikak Bat taldearen kontra, 09:30ean.

Eta kanpoan jokatuko dute zapatuan, jubenilek Elgoibarren kontra, 18:00etan eta Infantil B taldeak Lazkaoren kontra, 09:30ean. Azkenik, Gorengo mailako Kadeteek domekan dute norgehiagoka Ilintxaren kontra, 12:30ean.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.