"Demaseko giroa" eta garaipena etxekoentzat

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 16a, 18:04

Atzo, domeka, “eguraldi eskasaren aurrean, demaseko giroa” izan zen Rugbyko Gipuzkoako Ligako partidan, Ezoziko zelaian. Deba Arroak Gasteizko Gaztediren kontra jokatu zuen eta 45-14 irabazi zuten etxekoek. “Oso partidu polita jokatu dute eta oso gustura geratu gara, ez delako bakarrik irabaztea baizik eta baita ondo jolastea ere, eta, entrenamenduetan ikasitakoak praktikan jarri dituzte”, kontatu du SoraGazteak Rugby Klubeko kide Enekoitz Igartuak.

Atzoko partidak lagatako zapore onarekin, dagoeneko ligako hurrengo partidari begira jarrita daude Deba Arroa taldekoak. Logroñoren kontra jokatuko du urtarrilean eta Soraluzeko ordezkariek esan duten moduan, “horra ere jarrera berarekin” joaten badira, “horrekin ya pozik" geratuko dira. 

Argazkiak: Paulo Couto.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.