Joar Alustizak jokatu zuen lehen partidua Elgoibarko Ulibarriren aurka. Lehenengo setean elgoibartarra gailendu bazen ere, bigarrena plazentziatarrak eskuratu zuen eta tantokakoan erabaki zuten norgehiagoka. Azkenean, Ulibarrik irabazi zuen. tantokakoan 4 eta 3 nagusituta.
Bigarren partiduan Eritz Loyola lasturtarrak jokatu zuen Soraluzeko kluba ordezkatuz, Arrasateko Erañaren aurka. Lehenengo seta Loyolak eskuratu bazuen ere bigarrenean Eraña gailendu zitzaion. Puntukakoan lasturtarrak gainditu zuen arrasatearra, 4 eta 3.
Gaur arratsaldean, benjamin mailako pilotarien txanda izango da. 16:00etan hasita, eskolarteko lehen fasearen azken jardunaldia jokatuko dute. Soraluzeko PIlota Taldeko hiru bikote izango dira kantxan: Markel Larrañaga eta Enaitz Quilez, Manex Azkorbebeitia eta Unai Andres eta Aimar Axpe eta Ager Tello.