Gaur eta bihar, pilota partidak

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 13a, 10:17

Gaur, barikua, Alebinen Errendimendu mailako bi pilota partida jokatuko dira Araneko frontoian. 19:00etan hasita, Joar Alustizak Elgoibarko pilotaria izango du aurkari eta segidan, Eritz Loyolak Arrasatekoa. Bihar, berriz, Benjaminen eskolarteko azken jardunaldiak jokatuko dituzte, 16:00etan hasita

Gaur, 19:00etan hasiko da Errendimendu mailako lehen eskuz banakakoa. Joar Alustizak Elgoibarko Ulibarri pilotaria izango du aurkari. Segidan, Eritz Loyolak jokatuko du, Arrasateko Erañaren kontra.

Bihar, zapatua, berriz, Benjamin mailakoen txanda izango da. 16:00etan hasita, Benjaminen eskolarteko lehen fasearen azken jardunaldiak jokatuko dituzte. Soraluzeko PIlota Taldetik hiru bikotek jokatuko dute. 

Markel Larrañagak eta Enaitz Quilezek. 
Manex Azkorbebeitiak eta Unai Andresek.
Aimar Axpek eta Ager Tellok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.