Debarroa taldea Gipuzkoako Liga ari da jokatzen udazkenaz geroztik. Domekakoa laugarren partida izango du eta hura irabaztea garrantzitsua da etxeko taldearendako. Gaztedi taldea izango dute aurkari. 10:30ean hasiko da partida eta “herritar guztiak bertaratu eta taldea animatzera gonbidatu” ditu SoraGazteak Rugby Taldeak.
Gipuzkoako Ligako euren taldea osatzen duten bost ekipoen artean, ahalik eta gorenen kokatu nahi dute etxekoek, lehen bi faboritoengandik gertu, Hernani eta Ordizia, hartara, playoffera sailkatu ahal izateko. Une honetan laugarren doa Debarroa, partida bat gutxiagorekin.
Debarroa taldea
Gipuzkoako 14 urtez azpikoen errugbi liga bi multzotan bananduta dago, bakoitzean bosna talderekin. Gipuzkoako taldeek eta inguruko lurraldeetako talde gonbidatuek osatzen dute liga hori. SoraGazteak Rugby Taldearen kasuan, ligan lehiatu ahal izateko, taldea osatu dute eibartarrekin eta arrasatearrekin batera, Debarroa. Ligako euren taldeari dagokionez, berriz, honako bost ekipoek osatzen dute: Debarroa, Gasteizko Gaztedi, Iruñea, Hernani-Atletiko San Sebastian eta Ordizia.