Mesedeetako mojak, futbola frontoi zaharrean, Biribiltxo-ren familia argazkia, ezkontzak… eta batez ere, emakume taldeak daude erretratatuta Kontrargik antolatu duen azkeneko argazki erakusketan.
Atzo, astelehena, zabaldu zuten erakusketa eta hilaren amaierara arte ikusi ahal izango da. Ikusteaz bat, argazkietan azaltzen direnak identifikatzeko ahalegina ere egin nahi du Kontrargi Argazki Kolektiboak eta horretarako, bertan laga dituzte protagonisten izena-abizenak jasotzeko orriak. Atzo bertan hasi ziren zenbait izen idazten, baina oraindik asko falta dira.
Erakusketa ikusteko ordutegia honakoa da (abenduaren 24 eta 25 itxita):
- Astelehenetik barikura: 18:30 - 20:00
- Zapatuetan: 12:00 - 13:30