Gaur zabalduko dute 'Biribiltxo'-ren erakusketa

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 9a, 11:03

Gaur, astelehena, Angel Bolunburu Furundarena Biribiltxoren argazkiekin osatutako argazki erakusketa inauguratuko dute, haren heriotzaren 50. urteurrena delako 2024a. 50 argazkiz osatuta dago. 18:30ean zabalduko dute eta abenduaren 30era arte izango da ikusgai. Erakusketak iraun bitartean, argazkietan azaltzen diren pertsonak identifikatu nahi dituzte ikusleen laguntzarekin.

Gaurtik ikusgai izango diren argazkiak Biribiltxok 1897-1974 urte bitartean ateratakoak dira. 50 bat erretratu daude, 40 markotan jasota, 

Sorapediak jasota duenez, Angel Bolumburu Furundarenak afizioz ekin zion bere inguruko errealitatea argazkitan jasotzeari. Argazkilari autodidakta, hogei urte ingururekin S.A.P.A. kanoi fabrikan ari zela hasi zen lana eta argazkilaritzarako zaletasuna uztartzen, Rekalde kaleko bere etxean jarri zuen argazki-laborategiari esker. 
Bere afizioari jarraituz, apaltasunetik beti ere, Angelek artxibo baliotsu bezain ederra osatzea lortu zuen.

Pasa den mendeko bizimoduak, ohiturak, galdutako lanbideak eta paisaiak jaso zituen. Baina irudi hauetan herritarrak dira protagonista nagusiak: enkarguko erretratuak, karnet argazkiak, despedidak, ekitaldi politikoak, famili argazkiak… beraien aurpegiak, bizipenak, sentipenak, grinak, jarrerak eta emozioak antzeman ditzakegu. 

Informazio gehiago hemen klikatuta