Avanzako langileak (PESA) protesta betean

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 5a, 13:08

Lehen greba egunaz batera, manifestazioa egin dute Eibarren protesta egiten diharduten Avanza enpresako (PESA) langile "ugarik", deitzaileen esanetan. Enpresa batzordea osatzen duten sindikatu guztiek deitu dituzte egunotako protestak, lan baldintzen eta lan hitzarmenaren alde. Gogoan izan, datorren astean, abenduaren 9an dutela bigarren greba eguna eta beste hiru greba dituztela antolatuta abendurako. %30eko zerbitzu minimoak daude ezarrita. Argazkiak: ELA sindikatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.