Errigorak 35 saski banatu ditu hogeita bost plazentziatarren artean, 'Euskarari puzka' kanpainaren bidez. Guztira, Soraluzetik 2.200 euro bideratu dira Errigora ekimenera eta kopuru horretatik, 550 euro (%25) Nafarroa hegoaldeko euskalgintzako ekimenak laguntzera bideratu da. Guztira, Euskal Herri osoan Errigorak 16.000 saski baino gehiago banatu ditu Euskal Herri osoan eta 230.000 euroko ekarpena egin dio Nafarroa hego eta erdialdeko euskalgintzari. Antolatzaileen esanetan, "saskien bidez inoiz lortu den kopururik handiena izan da".
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.