Nola har dezaket parte Matx-en zozketan?

Erredakzioa 2024ko aza. 28a, 17:33

Tokiko kirolaren sare sozial berria martxan da pasaden asteaz geroztik. Eta Matx-eko lagunek iragarri zutenez, zozketa berezi batekin ekin nahi izan diote ibilbide berriari. Izan ere, abenduaren 8a baino lehen Matx.eus-en erregistratzen den oro opari sorta baten zozketan sartuko da: Euskaltel Euskadiko maillot bat, Gernika Winter Series txapelketako jaialdi baterako bi sarrera eta Forum Sport-en 300€-ko erosketa bonu bat.

Baina zer egin behar da Matx-en zozketan parte hartzeko? Bada, oso erraza da. Ondorengo urratsak jarraitu behar dira:

  1.  www.matx.eus atarian sartu.
  2. Izena eman.
  3. @matxerredakzioa profila jarraitu.
  4. Igo zure kirol irudi bat #matxzozketa traola erabiliz.

Zozketan parte hartzeko, profil publikoa izatea beharrezko baldintza izango da. Profil pribatua duten erabiltzaileak ez dira zozketan sartuko. Kanpoan geldituko zara?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.