Goizeko 6etan, haize-boladen arriskuagatik zegoen abisu horia laranja izatera pasa da Gipuzkoa osoan eta halaxe mantenduko da 15:00ak arte. Gauzak horrela eta alerta laranjak irauten duen bitartean behintzat, eskolarteko eta federatutako zelaiko futboleko partida guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu du Gipuzkoako Futbol Federazioak. Soraren gaurko bi hitzorduak 15:00ak baino lehen izanik, bertan behera geratuko dira.
- 12:00 Sora - Antigua-Luberri (Kadete Gorengoa) BERTAN BEHERA
- 12:00 Mutriku - Sora B taldea (Infantilen 1. maila) BERTAN BEHERA
Asteburu honetako partida gehienak, behintzat, atzorako programatuta zeuden eta guztiak jokatu ahal izan ziren; hiru etxean, bakarra kanpoan.
Atzoko emaitzak: bi irabazi, bi galdu
Ezozin jokatutako partiduetan, Infantilen A taldeak 4-0 irabazi zion Mutrikuri; Kadeteen 1. mailako taldeak 2-4 galdu zuen Ilintxaren kontra eta Gorengo Erregionalak 1-3 Idiazabalen aurka. Kanpoan jokatu zuten bakarrak jubenilak izan ziren eta 1-2 irabazi zioten Amaikak Bati.