Margoak, goma-EVA, akuarelak, kartulinak… denetariko materiala jarri zuen Maddi Astigarraga arte sortzaileak SAPAn gauzatu zen arte tailerrera gerturatu ziren umeen eta gurasoen esku, nork bere sormena gara zezan.
Ordubeteko ekinaldia egin zuten bertan eta ondoren, eskarmentu luzea eta artearen munduan izen handia duten zumetatarren lanak ikusteko luxuzko aukera eskaini zieten Usoa Zumetak berak zein Alberto Ramirezek, Oreka Art galerian ikusgai dagoen Oi! Bihotz erakusketa zein galeria bera erakutsiz.
Adin txikia izan arren, adi-adi eta zintzo-zintzo entzun zituzten txikienek artistaren esplikazioak eta gurasoen hainbat galderak lagunduta, artearen gaineko lezio ez-ohikoa jasota borobildu zuten domeka goiz-eguerdia.