Herri Ekimen Legegilea tramitera onartu du Legebiltzarrak

Ubane Madera Zangitu 2024ko aza. 6a, 16:42

Gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino osatzea eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea tramitera onartu du Eusko Legebiltzarrak. Halaxe jakinarazi zuten pentsio publiko duinen aldeko aste honetako elkarretaratzean. Halaber, oso modu positiboan baloratu zuten albistea eta berretsi zuten “borrokatzeak merezi” duela. Asteleheneko protestan 50 lagun pasa izan ziren.

Oraingoz, burokraziaren bidean aurrera doa 1.080 euroko pentsioa bermatzeko osagarria eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea. Irailaren 26an erregistratu zuten berau Eusko Legebiltzarrean eta pentsioen aldeko elkarretaratzean jakinarazi zutenez, urriaren 29an onartu zuten tramitera. 

Pentsiodunen mugimenduak oso modu positiboan baloratu du albistea. “Ezinbesteko urratsa eman dugu EAEko Parlamentuak eta Nafarroakoak gure funtsezko aldarrikapenetako batekin konpromisoa har dezaten lortzeko; pentsiodunen gutxieneko diru-sarrerak nabarmen hobetzea, bizi-baldintza duinak izateko aukera izateko”,esan zuten.

Horrekin batera, azpimarratu dute neurri horrek “pentsioetan dagoen genero-arrakala murriztuko” duela eta “adineko pentsiodun bat, lan-bizitza oso baten ondoren, aitortua izan ala ez, duintasunez bizi ahal izatea eragingo” duela.

Aldeko bozketa eskea

Balorazio positiboa egin ondoren, “orain legebiltzarkideei eskatzen” diete “herri ekimen legegilearen alde bozkatzea eta hitzetatik ekintzetara pasatzea”. Eskaera babesteko, besteak beste, “dozenaka mila sinadura” batu eta eramango dituzte Legebiltzarrera.