Urteko langabeziarik altuena

Ubane Madera Zangitu 2024ko aza. 5a, 18:12

Urriak datu txarrak laga ditu langabeziari dagokionez, urteko kopururik altuena kontabilizatu baitute, 231 langabe. Era berean, urteko tasarik altuena neurtu eta %13ko langa gainditu du. Debabarreneko tasarik altuena izatera pasa da Soraluzekoa Eibarren atzetik. Debabarreneko batez bestekoa %10 pasakoa da eta EAEkoa, berriz, %7-8koa. 

2024ko urte hasieratik langabeziaren beheranzko joera aldatu egin zen uztailean, goranzko bidea hartu eta halaxe segitu du baita urrian ere. Are gehiago, iazko tasarik altuena ia berdindu egin du aurtengo urriak laga duena. Iazko altuena %13,29koa izan zen eta aurtengo urrikoa izan da %13,22koa. 

Horrez aparte, 2024an orain arte, Eibarrek izan du eskualdeko langabezia tasarik altuena eta Soraluzek bigarrena. Aldiz, urrian, hori ere aldatu egin da eta Soraluzek hartu du aurrea, Eibarrek baino ia puntu bat altuagoa izanez herriko langabezia.

Debabarrenean, denetik

Debabarreneko herrien arteko konparaketa eginez, berriz, denetarik izan da urrian. Deban, Eibarren, Mutrikun eta Soraluzen gora egin du langabeziak eta Elgoibarren eta Mendaron, jaitsi.  

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Deba                   165        %6,25
  • Eibar                1.536        %12,26
  • Elgoibar              473        %8,86
  • Mendaro               84        %8,50
  • Mutriku               193         %7,35
  • Soraluze             231         %13,22
  • Debabarrena     2.682       %10,37