Ikus lasterketako sailkapen orokorra eta irudi gehiago Goienako albistean: Larrea eta Uribarri azkarrenak aurtengo Soraluze-Bergara lasterketan.
Atzoko Antxintxika lasterketan parte hartu zuten dozena bat soraluzetarren artean, Ixone Iñarra eta Anartz Mugika izan ziren azkarrenak. Bergaran jaso zituzten garaikurrak Unai Larreategi alkatearen eta Jone Alberdi Kirol zinegotziaren eskutik. Bestalde, barruan ikusgai daude Alex Amorrek Mekolalden ateratako argazki batzuk. Helmugako eta sari banaketako argazkiak: Imanol Soriano (Goiena).
Ikus lasterketako sailkapen orokorra eta irudi gehiago Goienako albistean: Larrea eta Uribarri azkarrenak aurtengo Soraluze-Bergara lasterketan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.