Eguaztenean inauguratu zuten Oi! Bihotz, Ay! Corazón, Oh! Heart izeneko erakusketa, Oreka Art galerian. 38 serigrafiaz osatuta dago, José Luis Zumeta zenak San Juan de Dios ospitaleko (Arrasate) Globo Rojo aldizkariko testuetan eta poemetan inspiratuta sortu eta Usoa Zumeta alabak estanpatu zituenak. Inaugurazioaren aurretik Zumetak PLAENTXIA.EUS atariari emandako elkarrizketan kontatzen du, besteak beste, bi urteko lanaren emaitza dela Soraluzen ikusgai dagoena eta dagoeneko 15 urteko ibilbidea eginda duela erakusketa horrek, tartean, nazioartean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.