Dagoeneko 300 bat lagunek eman dute izena zapatuan Antxintxika krosean parte hartzeko eta antolatzaileek 400 bat espero dituzte.
Zapatuan, ehunka lasterkari elkartuko dira Etxaburueta kalean, bertatik abiatuko baita Soraluze eta Bergara artean korritzen den Antxintxika krosa. Hori dela-eta, 14:00etarako Etxaburuetan aparkatuta dauden ibilagailuek erretiratuta egon beharko dute eta 15:00etarako, berriz, Estaziño kalean aparkatuta daudenek. Bestalde, 14:00etatik eta lasterketaren hasiera bukatu arte, inguru horretako zirkulazioa etenda egongo da. Horren ondorioz, besteak beste, ezin izango da Etxaburuetatik Erregetxera autoz jaitsi.
Dagoeneko 300 bat lagunek eman dute izena zapatuan Antxintxika krosean parte hartzeko eta antolatzaileek 400 bat espero dituzte.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.