Avanza enpresatik jakinarazi duenez, gaur, 22:00etan hasiko dira greban eta bihar, egun osoan eutsiko diote protestari, gauerdira arte. Azaroaren 2an, zapatua, ere, 22:00etan hasiko dira greban eta azaroaren 5eko goizaldeko 02:00etan bukatuko dute protesta.
Zerbitzu minimoak
Gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte. Avanza enpresak bere web orrian argitaratu ditu. Hona hemen zein izango diren gutxieneko zerbitzuak egunez egun:
Urriak 30, asteazkena
Azaroak 3, domeka
Azaroak 4 eta 5 zapatua-domeka
Baldintzak okertzen
Greba deialdia Avanzako Enpresa Batzordea osatzen duten sindikatu guztiek egin dute: ELA, UGT, LAB eta AURRERA. ELA sindikatutik esplikatu dutenez, “hitzarmena ia 4 urtez berritzeko negoziatzen 32 bilera egin ondoren”, ez dute jaso “enpresako langileek sinatzea onar dezaketen eskaintzarik”.
Xehetasunen arabera, Europan, lana eta familia bateragarri egiteko helburuarekin lanaldiak murrizten eta lan-baldintzak hobetzen ari diren bitartean, Avanzak “langileei eguneko lanorduak gehitzea eskatzen dio, enpresako lan-poltsaren erregulazioa errazteari uko egin dio, dagokion adinera iristen diren pertsonak txanda-kontratuetara biltzeko aukera ukatu du eta ez-aplikatzeko akordio bat betiere egin nahi du. Gainera, autobusen egoera tamalgarria da, horren adibide da asteburuan erre den autobusa”.
Ohartarazi dute, “enpresarekin akordio egokirik lortzen ez bada”, hurrengo hilabeteetara ere luzatuko direla greba-egunak.
Grebak kaltetutako erabiltzaileei “barkamena” eskatzen diete aldez aurretik.