Presen auzia

Mertxe Urteaga (Aldundiko Ondare Zerbitzua): "Proiektu integral bat diseinatu beharko litzateke ibaia eta haren balio naturalak eta kulturalak berreskuratzeko"

Egoitz Unamuno 2024ko urr. 25a, 13:00

Mertxe Urteaga, arkeologoa.

Mertxe Urteaga, arkeologoa eta Josu Maroto, arkitektoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuko teknikariak dira eta presen auzian adostutako irtenbidearen gaineko iritzia eman dute ondorengo elkarrizketan.  

Ondarearen sailak nola baloratzen du adostu duena? 

Oso positibotzat jotzen dugu Alkatetzaren zeregin aktiboa eta hiriaren ondarearekin duen konpromisoa; bereziki, Deba ibaia hirigune historikotik igarotzean iragazkor bihurtzeko irtenbide orekatuak aurkitu nahi izatea, balio historiko horiei uko egin gabe.

Hemendik aurrera elkarlanean landuko den prozesuak zer emaitza eman beharko luke? Zein epetan? 

Gure ustez, proiektu integral bat diseinatu beharko litzateke ibaia eta haren balio naturalak eta kulturalak berreskuratzeko. Zalantzarik gabe, gaiaren konplexutasunagatik proiektuak bere denbora beharko du.

Zein izan daitezke ondarea balioan ipintzeko aukera batzuk?

Badakigu Udalak sarbidea egin nahi duela ibaira, aisialdiko jardueretarako berreskuratzeko; horrela, ibai-paisaia hiri-sarean integratuko litzateke.