Bulegoan zein kalean, udaltzainburu-udaltzain zereginetan dihardu azken lanorduak egiten Eulogio Mancebok. Bihar lan egin ondoren, agur esango dio Soraluzen 35 urtez izan duen ibilbide profesionalari. Erretiroak zer ekarriko ezjakintasun horretan dabil orain, “lanik egin gabe dirua irabaztea arraroa egingo zait, baina tira”, dio.
Osterantzean, kontatu du asteotan herritar asko gerturatu zaizkiola agur esatera, “batzuk, kotxetik eta guzti, atzera kontaketa egiten ibili dira, zenbat egun falta zitzaizkidan erretirorako”.
Bera joanda Udaltzaingoaren egoerari zein izango den galdetuta, berriz, jakinarazi du orain arte moduan, hiru udaltzain izango direla Udaltzaingoan, aurrerantzean, Errasti Saenz de Buruaga, Iker Rodriguez eta Josu Elesgarai, eta, horrez gainera, jakinarazi du beste agente laguntzaile bat etortzeko eskaera ere eginda duela Udalak.