Marras Irristaketa Taldeko benjaminek etxean jokatu zuten Euskadiko Ligako jardunaldia, herenegun, domeka. Hiru talde izan ziren Araneko frontoian bisitari eta esperientzia ez zen makala izan etxekoentzat, zituzten bi partidak jarraian jokatzea tokatu baitzitzaien. Gainera, estreinaldia ere izan zuen jokalariren batek zein bestek. Hala ere, gogotik jardun zuten hockeyko txikienek, izerditan blai, dena emanda, gurasoek ere gogotik animatzen zituztela.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.