Aurreko asteburuan, etxean hasi zuten Soraluzeko Pilota Elkarteko pilotari gazte gehienek Gipuzkoako Errendimendu mailako txapelketa, barikuan. Baina izan zen zapatuan jokatu zuenik ere, kanpoan.
Izan ere, orain hasi eta datozen bost asteotan, txandakatu egingo dituzte etxean zein kanpoan jokatuko dituzten partidak etxeko pilotariek.
Aurten, alebinetan hiru ekipo eta Infantiletan bi ekipo sortu dituzte Soraluzeko Pilota Elkartetik. Alebin mailan, Heriz eta Loyolak, Aitor Agirre eta Sugoi Zubizarretak eta Joar Alustiza eta Aratz Azkorbebeitiak jardungo dute.
Infantil mailan, berriz, Unax Loyola eta Peio Nogales eta Izei Muguruza eta Ekain Ariznabarreta izango dira taldekide.