Ximun Larrañagak borobildu du berak egin beharrekoa gaur goizean Galdeanon. Gora eta behera, bata bestearen atzetik gainditu ditu lasterketaren ibilbideak zituen maldak argazkiko kresterian.
Baina lehenengo izatearen poza ez da erabatekoa izan soraluzetarrarendako, ez baitute garaipenarengatik aitortzarik egin beteranoen mailan; Larrañagarekin batera egon diren lagunek kontatu dutenez, saririk ez emateaz gainera, ez dute ezta podiumik ere osatu irabazleekin.