Bihar, Galdeanon (Nafarroa) jokatuko da Basajaun Trail Race 23K lasterketa. Hantxe izango da Ximun Larrañaga soraluzetarra bere lehen postua defendatzen. Izan ere, lasterketa bukatzen badu bera izango da Euskal Herriko Kopako txapeldun beteranoen mailan, 412 punturekin. Lasterketa osatzen duten zortzi probetatik lautan parte hartu du soraluzetarrak eta berak eskuratu ditu puntu gehien. Bihar, Ximun Larrañagak animatzen izango ditu Soraluzetik Galdeanora joango diren lagunak.
Larrañaga beti ibili izan da mendian eta lasterketa solteetan parte hartu izan du. Aurten, urte hasieran, Elgoibarko Morkaiko Atletismo Taldean apuntatu zen. Han entrenatzaileak izanda, bere burua hobetzen zihoala ikusi eta lasterketa solteetan barik, Euskal Herriko Kopara apuntatzea erabaki zuen. Orain, 42 urteekin (Gaztañerre bezperan 43 beteko ditu) sasoi betean dagoela erakutsi du soraluzetarrak.