Bihar hockey liga Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2024ko urr. 19a, 12:01

Bihar, domeka, Marras Irristaketa Taldeak Soraluzen jokatuko ditu ligako partidak. 09:30ean hasiko da jardunaldia eta 13:00etan jokatuko dute azken partida. Etxeko taldeari dagokionez, Soraluzeko Marrasek bi partida izango ditu, 10:30ean, Zornotzako Hot Shotsen kontra eta 12:00etan Loiuko Lauro ikastolaren kontra. 

Biharko partidak Euskadiko Benjaminen Ligako baitakoak izango dira. Honakoak dira norgehiagokak:

09:30 Lauro Ikastola (Loiu)-Burdinola (Bergara)
10:30 Hot Shots Etxano (Zornotza)- Marras (Soraluze) 
12:00 Lauro Ikastola-Marras
13:00 Hot Shots Etxano-Burdinola

Marras taldetik herritarrei dei egin diete etxeko taldea animatzera joateko. 

Bost mailatan

Bestalde, Marraseko gainontzeko mailetako taldeak ere hasita daude martxan; jubenilek eta emakumezkoek hasi dute liga eta hastear dira alebinak eta infantilak, guztiak ere Euskadiko Ligan. Bost mailatan ditu ekipoak herriko hockey taldeak: jubeniletan, infantiletan, alebinetan, benjaminetan eta emakumezkoetan.