Gaurtik domekara, Soraluzeko Pilota Elkarteko ordezkariek bost hitzordu izango dituzte. Gaur, 19:00etan hasita, hiru eskuz banakako izango dira Araneko frontoian: Agirre-Beloki; Muguruza-Ospele eta Loyola-Ilunpe. Bihar, berriz, Arrasaten jokatuko du Joar Alustizak, hango Pildainen kontra.
Asteburua borobiltzeko, Ohorezko mailako nagusiek Gipuzkoako txapelketako azken partida jokatuko dute Hernanin Manex Balerdik eta Aitor Mendizabal. Aurreko asteburuko partida 22-7 irabazi zuten Ilunperen kontra, “partida ederra” eginda. Hala ere, Soraluzeko ordezkariak azkenak doaz sailkapenean.