ASTEKO GALDERA: Zenbat denbora irauten dute eguzki-plakek?

BABESTUTAKO EDUKIA 2024ko urr. 21a, 09:00

Eguzki-plakak Eibarko ipuruako futbol zelaian. Argazkia: Ekilor.

Aste honetan, eguzki plaken inguruko galderari erantzun dio Debabarreneko Energia Bulego Birtualak: "Zenbat denbora irauten dute eguzki-plakek?"

Eguzki-plaken balio-bizitza 25 eta 30 urte bitartekoa da. Denbora horretan zehar, elektrizitatea sortzeko gaitasuna apur bat murriztu daiteke, baina modu eraginkorrean funtzionatzen jarraitu ohi dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Debegesaren webgunea edota jo zuzenean Debabarreneko Energia Bulegora.  

Astelehenero, galde-erantzuna

Astelehenero, Debabarreneko Energia Bulegoak energiari lotutako galdera bati erantzungo dio kanal honetan. Urrian eguzki plaken eta energia berriztagarrien inguruko galde-erantzunak izango dira.  

Energiari buruzko edozein informazio edota aholkularitza jaso nahi izanez gero, idatzi edo deitu Debabarreneko Energia Bulego Birtuala zerbitzura. Doako zerbitzu pertsonalizatua bailarako herritar, komunitate eta enpresentzako.

Webgunea: energia.debegesa.eus

E-posta: agenda2030@debegesa.eus

Telefonoa: 943 82 01 10.