Iraileko datuen arabera, Soraluzeko langabezia-tasak eutsi egin dio abuztuan izandako igoerari eta 204 langaberekin, %11,67 tasa kontabilizatu dute. Debabarreneko bigarren altuena da, Eibarkoaren atzetik, Eibarren %12,22ko tasa kontabilizatu baitute, 1.531 langaberekin. Edozelan ere, abuztutik irailera, Eibarren behera egin du langabeziak eta Soraluzen, aldiz, berdin geratu da.
Bi altuenak
Bi udalerriok dira, hain justu, eskualdeko langabezia-tasarik altuena dutena. Eskualdekoarekin alderatuta puntu eta erdi pasa gorago dago Soraluze eta bi puntu pasa Eibar. Eta EAEko batez bestekoarekin alderatuta ere -%7,5 inguru- biak ala biak daude bastante altuago.
Hona hemen iraileko datuak herriz herri:
- Deba 152 %5,76
- Eibar 1.531 %12,22
- Elgoibar 483 %9,05
- Mendaro 85 %8,60
- Mutriku 179 %6,82
- Soraluze 204 %11,67
- Debabarrena 2.634 %10,18